anorexiaren ondorioak

 Lehen ondorio fisikoa, eta kanpotik ongi ikusten dena, argaltzea da, noski, baina horrekin batera, hainbat nutrienteren gabeziaren ondorioz, beste ondorio hauek ere agertzen dira:

    Hilekoaren falta emakumeetan.
    Tentsio baxua. Bihotzaren erritmoa moteltzea.
    Urdaila husteko abiadura moteldu egiten da, eta, ondorioz, tripako mina eta idorreria izaten dute.
    Ilea erortzen da, larruazala lehortu eta azazkalak erraz apurtzen dira.
    Defentsa-maila jaitsi egiten da, eta, beraz, errazago gaixotzen dira.
    Egoera horrek, gainera, ezaugarri psikologiko negatiboak areagotzea dakar (autoestimu txikiagoa, depresio handiagoa...), eta gaixoa zirkulu negatibo batean sartzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario